Zerbitzuak
Belarritakoak jartzea
Belarritakoak jartzen ditugu, aurretiko hitzorduarekin, ingurune seguru eta eroso batean.
Tentsio arteriala kontrolatzea
Arazo kardiobaskularrak saihesteko, presio arteriala maiz kontrolatzea funtsezkoa da. Gure farmazian, zerbitzu hau eskaintzen dugu aurretiko hitzordurik gabe.
Frogen emaitzak hobetzeko aholkuak ema eta zalantzak argituko dizkizugu, zure osasuna zaintzen laguntzeko.
Gluzemia- eta lipido-profileko test azkarrak
Odoleko glukosa eta lipido maila ezagutzeko test azkarrak egiten ditugu. Baraurik etortzea gomendatzen dugu, eta minutu gutxitan zure emaitzak jasoko dituzu, aholkularitza pertsonalizatuarekin batera.
Dosifikazio-zerbitzu pertsonalizatua
Gure dosifikazio-zerbitzu pertsonalizatuarekin, zure asteko pilula-kaxak prestatzen ditugu modu argi eta seguruan. Sistema honen bidez, tratamenduarekiko atxikimendua hobetzen da, ahanzturak edo dosi bikoiztuak saihestuz.
On-line eskaera
Egin zure eskaera webgunetik edo WhatsApp bidez. Prest dagoenean abisatuko dizugu, jasotzera etor zaitezen.